2009/06/14

Hego Amerika: Lima (Peru). Azken Berriak!

LIMA :Peruko hiriburua.


Bapatean aldaketa handia. Belarriak adi posizioan jarri beharrik gabe elkarrizketa guztiak ulertu. Periodiko azalak azkar batean eta begiratzera ia geratu gabe irakurri ta ulertu. Eta mila koloretako hiria.


Gure aitak ixilean gordeta bazuen ere, Limara iritsi eta azkar batean topatu ditut gure urrutiko senitartekoak, negozio ta guzti gainera !

Liman, hain gustora hizkuntza komuna dela eta, eta bestalde Espainia aldean dagoen krisiaz ihesi nahiean, sozio modun sartu naiz beraien negoziotxoan (beno negoziotxoa, liburudenda katea hor Euskal Herrian oso famatua den horren modukoa), Limako hauzo dotoreenean , Miraflores-en hain zuzen ere.
Bai , bai hala da, beraz ez dakit noiz ikusiko garen bueltan. Muxuak denori eta nahi duzutenean bixitan etorri!

Limako argazki gehiago:

1 comentarios:

Alex dijo...

Txantxa gutxiago eta etor zaitez behigoz! Heldu zaizu ordua eta humekeritan ez ibili! Mx