
Chinara joan aurretik , bertako Lonely Planeteko zati garrantzitsuenak buruz ikasi behar, Chinako mugako poliziek konfiskatu egiten bait dute gida hau.
CHINA ala akaso euskaraz TXINA????

Chinan oraingoan. Bill Murray "Lost in translation" filmean Tokion sentitzen zen moduan, halaxe sentitu naiz ni ere Kunming-en. Ez dakit Japon nolakoa izango den baina Txina.... Eta zenbat Txinatar, batek baino gehiago martziano bat izango banintz begira ta begira! Tarteka kalean noala mendebaldeko norbait ikusita pixka bat lasaiago sentitzen naiz eta konplizitate irriparrak egiten dizkiogu elkarri.
Maje Indonesia aldera joan da surfeko Doktorautza bukatzera eta Scarlett (Johanson) oraindik ez zait azaldu. Beraz hemen nago Chinan, Chinatarrez ingurauta eta tarteka ere galduta.
Kale , denda eta jatetxetan( hemen sikiera janarien argazkiak izaten dituzte) ingelesa hitzegiten duen norbait topatzea benetan zaila da.

Iritsi nintzen egunean hotelera eramateko bost edo sei taxi geratu behar izan nituen, hoteleko izena esan (Camelia Hotel) eta ezetz keinua eginez leihoa itxi eta gidariak alde ta ni kolgauta. Azkenean bati lo egiteko kenua egin eta Hotel esan ondoren baietz esan zidan eta sekula izan naizen hotel garestienera eraman ninduen (gutxienez sei edo zazpi izarretakoa), nik hori ez nuela nahi, zerbait "sencilloagoa" nahi nuela, baina keba, elkar ulertzeko modurik ez. Han jeitsi eta azkenik hango errezepzionistak (hotel honetan nola ez ba ingelesez bai!) joan nahi nuen hoteleko izena Txinatarrera transkribatu zidan (benetan kaligrafian maixu!) eta azkenik hamaikagarren taxistari hori erakutsita lortu nuen Camelia hotelera iristea!

Auskalo zer dioten! (Imaginacion al poder)
Mobilak ere hemengo tarjeta sartuta Txinatarrez hitzegiten dit eta ez dago kasi modurik ezta mezuak bidaltzeko ere. Eta telebista kateak ere (hasieran aipatutako filmaren modun) denak Txinatarrez.


Jubilatuak eta jubilatuak ez direnak parke eta plazetan mila modutako koreografi, dantza eta antzerkiak egiten dituzte, batez ere goizaldean.


Bestela egia esan gauza handirik ez Kunming-en, hiri modernoa oso, abenida zabalak, garbi baino garbiagoa, bozina zaratarik apenas (eskertzekoa da Vietnamek utzi dizkigun belarri minberatuak sendatzeko), banketxe asko izugarri eta modernoak gainera (dirudienez hemen krisialdirik ez), markako kirol denda ugari, baita markako arropa dendak ere. "Lost in China"

*Ez, ez, ez da ba Chinako harresia, Viatnameko Dalat-en dagoen imitazio bat baizik.
3 comentarios:
Kaixo!
Beno, beno, oraingo honetan hizkuntzetan trebe izango haiz edo behar bada gorputz lengoaian gehiago ez? Ondo pasa.
Olga
kaixo marta naiz:
txina gustatu al zitzaizun? ba niri, horain ikusi ditudan argazkiekin, bai. oso polita da eta gehien gustatu zaidana, teilatuak izan dira. oso politak dira finalean kurbadunak. jsjs
bueno, joan behar naiz gauza gehiago bilatzera, agur bero bat!!!
kaisoiñigo intxaurrondo hegoatik deitzen dizugu jon rikar eta iñigo gara oso itxusi zaude argazkietan espero degu bi urte barru itzultzea beintzat agur eta ondo pasa.
Publicar un comentario en la entrada